viernes, 24 de febrero de 2017

NORTZUK GARA?



GAZTELUA txahal okela-carne de ternera enpresan, hutsean ontziratutako txahal okela etxez etxeko salmenta zuzena egiten dugu 5 eta 10kg-ko sortatan.

Yolanda Hurtado Fernández (telefonoa: 659825578; helbide elektronikoa: yhurtado2000@hotmail.com) da arduraduna.


Yolanda



Banatzen dugun okela Abadiñon (Bizkaian) daukagun ES 4800100006288 zenbakidun abeltzaintzako ustiategi txikian jaiotako txahaletatik dator.




Txahal jaio berria


Gure txahalek Asturiasko mendiko behi arrazaren eta Xaroles zezenaren arteko gurutzaketan dute jatorria. Txahal gurutzatu hauek ezaugarri egokiekin jaiotzen dira, giharren zein hezurduraren aldetik.



Xaroles arrazako zezena
Asturiasko mendiko behia




Gaur egun, 10 behi ama dauzkagu, urte osoan gure larreetaz gozatzen dutenak.

Asturiasko mendiko behia eta bere txahala



GURE MISIOA gizarteari kalitatezko txahal-okela prezio eskuragarrian eskaintzea da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario