viernes, 24 de febrero de 2017

LAN PROZEDURA



Gure txahalak aire zabalean jaiotzen dira udaberrian. Hauek, zelaian larratzen dihardute bizitzaren lehen 6 hilabeteetan zehar, gutxi gorabehera, amaren esneaz, zelaietako belarraz eta lastoz bakarrik elikatuta.



Behien "Kanpaleku Nagusia"



Bizitzako lehen 6 hilabeteak igarota, txahala bere amarengandik banantzen dugu. Banantze hau ahalik eta konturik handienarekin egiten saiatzen gara, bai txahalari bai haren amari sor dakiekeen estresa ahalik eta gehien murriztuz. Errapetik erauzi ondoren, txahalaren loditze-fasean sartzen gara.






Gure txahalen loditzea abereen ongizatea bermatuz burutzen dugu beti, haien garapenerako ingurune zabal eta erosoa eskainiz. Fase honetako elikadurak honako hauek ditu oinarri: pentsu naturalak, zerealak eta bazka.

Txahala sakrifikatua izateko sasoirik onenean dagoenean, koipe zein gihar aldetik, haren okela jendaurreko salmentan jartzen dugu. Behin aberearen okela guztia bezeroari salduta, txahala hiltegira eramaten dugu kontu handiz, bertan sakrifikatu dezaten. Modu honetan, okela freskoa eta kalitatezkoa bermatzen diogu bezeroari.

Txahala Oñatiko (Gipuzkoa) Matadero Zubillaga S.L hiltegian sakrifikatu ondoren, hiltegian bertan haragia zatitzeko eta ontziratzeko daukaten gelara igarotzen da. Han, haragi-sortak prestatzen ditugu, azken kontsumitzaileari banatuko zaizkionak, uneoro indarrean dagoen osasun-araudia betez.



Zubillaga Hiltegia, Oñati (Gipuzkoa)


Okela bezeroari entregatzeko prest daukagunean, hitzordua zehazten dugu harekin. Modu honetan, ez dugu hotz-katea apurtzen, eta eskatutako produktua baldintzarik onenetan heltzen da azken kontsumitzailearengana. Entrega hau GAZTELUA txahal okela-carne de ternera enpresako arduradunok burutzen dugu, hozkailu-ibilgailua erabiliz eta okela modu egokian ontziratuta.







No hay comentarios:

Publicar un comentario